Tuesday, November 30, 2010

Materialen propietateak

Gogortasuna testatzeko



Trakzioa aztertzeko



Konpresioa



Bihurkadura neurtzeko



Pandeoa



Tolestura

Monday, November 15, 2010

Janariaren industria, beste edozein lantegi bezala

Ikus dezagun kontatzen digutena...




Eta orain ikus dezagun atzeko atea

Zer jaten ari gara?

 Nondik dator jaten duguna? zenbat jan dezakegu? zenbat jatea nahi dute? Eztabaidarako gai interesgarria. Eta honek guztiak eragin zuzena dauka ingurumenean...

Tuesday, November 9, 2010

Inpedantzia

 Inpedantzia korronte alternoan sortzen den "erresistentziari" deitzen diogu. Berez, ez da erresistentzia bakarrik, haren eta kapazitantzia eta induktantziaren arteko elkarlana baizik. Kalkulu bektorialaren bidez aurkituko dugu, ondoko irudiaren antzean:

















  Ondorengo animazioan inpedantzia aldagai desberdinen balioak aldatuz zelan transformatzen den ikus dezakegu.

Tuesday, November 2, 2010

Tentsio handia gure inguruan


SIGPAC erabiliz gure inguruko  tentsio handiko sarea ikusi dezakegu.







 Sareak arrisku batzuk baditu, eragin nahasiekin. Adibidez, ez dago argi kableen inguruan sortzen den eremu elektromagnetikoak zelako eraginak dituen. Leongo herri batean fluoreszenteak piztu egiten ziren tentsio handiko linearen azpian.


















Kable bat apurtzen bada, arku elektrikoa sortzen da.





Tentsio handiko sareak

Zentraletatik hirietaraino bidean egitura elektriko konplexuak sortzen dira.










Egitura hauetan, lehenengo urratsa transformagailua da:


Honen ondoren, kablea torretan zehar dabil alde batetik bestera.
















































Osagia berezia isolatzailea izaten da, orohar beirazkoa dena.

Friday, October 22, 2010

Monday, September 20, 2010

Deco-BARTZELONA-

Zubi polit bat

Hemendik aurrera, astero zubi interesgarri baten irudia ekarriko dut blogera. Gaurkoa Eskozian dago, Edinburgok inguruan dagoen Queensferry herrian. Forth ibaiaren gainean eraiki zuten duela 120 urte inguru, trenak igarotzeko, eta gaur ere zeregin hori betetzen du. Garaiko obra handienetakoa izan zen. Berari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.





Thursday, September 16, 2010

Kanta bat eguna alaitzeko

 Gaurkoan bideo bat dakart, musikaren bidez Euskal Herriko kostaldeko herri batean darabilten tramankulu bitxi bat erakusteko. Elantxoben dago, eta herria estua denez, bertako plazan autobusak biratu eta etorri diren bidetik alde egiteko erabiltzen dute. Madalena egunean jostailu bezala erabiltzen dute. Ikusi eta entzun.

Wednesday, September 15, 2010

Hasteko

 Berez, informatika klaseetan erabiltzeko sortutako bloga da hau. Hala ere, ikasturtean zehar teknologia alorrean sortzen diren gaiak isladatzeko balioko du ere.
 Hasteko, lehenengo batxilergoko ikasleei interesgarria iruditu ahal zaien lotura bat.